Bertsos - View details To know more about this section
2001-03-23 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Mikel Arrillaga, Joxe Munduate
2001-03-23 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Mikel Arrillaga, Joxe Munduate
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
ARRILLAGA:
Nik ere ikasi nahi
nuen eskiatzen,
elurrera joan eta
pixka bat gozatzen,
baina alperrik hasi naiz
kursillo pagatzen,
oaindik ez dit eakutsi
lurretik altxatzen. (bis)
MUNDUATE:
Monitorearentzat
hau da propaganda!
Honek eski gainean
eiten du lanbada,
zutitzen ikasteko
har zazu patxada;
lehendabizi erortzen
ikasi behar da. (bis)
ARRILLAGA:
Bazekin ez nengola
ni batere lasai,
lurrera jausten nintzen
ta esaten nuen ai!
Ta hau albotik parrez
ikasten dagonai;
monitorea eta
kabroia ere bai. (bis)
MUNDUATE:
Kabroia izan arren
beharko aguanta,
ez al zaio ba hartzen
eskiatzaile planta?
Zergatik jartzen dezu
hainbat zalaparta?
Eskian jartzerako
erortzen zara-ta (bis)
ARRILLAGA:
Albotik zarataka
luzez izan dut nik,
baina aholku onikan
entzun gabe oraindik.
Hortarako ez neukan
nik zure beharrik
eskiatzen ikasi
behar dut bakarrik.(bis)
MUNDUATE:
Ondo bete gabea
dauka lapikoa,
honentzat plastiko bat
ez al da nahikoa?
Zutik ezin mantendu
ala Jaungoikoa!
luzea degu baina
indar gutxikoa. (bis)