Bertsos - View details   To know more about this section

2001-03-23 Pasaia Txapelketa [Bertsoa] / Eñaut Agirre, Aitor Albistur

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Performance
2001-03-23 Pasaia Txapelketa
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Agirre, Eñaut
Albistur, Aitor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Gehienetan patruila berean ibiltzen zareten bi ertzaina zarete. Zuk, Aitor, gaur jai zenuen, eta afaria izan duzu lagunekin. Etxera bueltan zatozela, Eñaut patruilakideak geratu zaizu ordu txikietan alkoholemia egiteko.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2001-03-23 Pasaia Txapelketa [Bertsoa] / Eñaut Agirre, Aitor Albistur

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


ALBISTUR:
Gustora aritu naiz
afari legean,
kopa pila hartuta
hain modu trebean.
Mozkorra nago guztiz
aldarte grabean;
Turnoa ez al zendun
bihar goizaldean. (bis)

E. AGIRRE:
Kotxian zien por hora
badu nahiko kemen,
hau Ertzantzakua da
ez al da nabarmen?
Hemen putz egin zazu
ahal danik ondoen,
ba al dakizu nola
funtzionatzen duen? (bis)

ALBISTUR:
Kartzelan sartu nahi nau
nahiz ta nagon aske,
hona etorria zait
putzadaren eske
Bi koma bi eman dut
baina ez jarri triste,
lehenengoa kenduta
ez da horrenbeste. (bis)

E. AGIRRE:
Ez dala horrenbeste
zeinen hitz apaina,
oraintxe egin dezu
kristoren hazaina.
Honek gaur eman baitu
mando batek aina,
kartzelan hobe dago
holako ertzaina. (bis)

ALBISTUR:
Nonbait ez da zuzena
ertzainen kondukta,
baina buka dezagun
daukagun disputa.
Hobe genduke gaua
ondo bukatuta,
kalabozo barruan
whiskyak hartuta. (bis)

E. AGIRRE:
Karneta kenduko'izut
neretzat hobia,
horrela izaten baita
ertzainan legia.
Gaurtik aurrera egon
zu ezker aldia,
seguridadiantzat
nolako aldia! (bis)