Bertsos - View details To know more about this section
2001-03-16 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Iker Zubeldia
2001-03-16 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Iker Zubeldia
Stanza name:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gure mutil hau beti ibiltzen da
oso modu seguruan,
ta ziurrenik gauza normalik
ez det izango buruan.
Nere neskakin laster sartzen naiz
ni kotxearen barruan.
Eguraldia nahikoa presko
egoten danez neguan,
bere beharra izaten degu
atzeko asientuan. (bis)