Bertsos - View details To know more about this section
1988-03-20 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Txomin Ezponda
1988-03-20 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Txomin Ezponda
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Baserri koskor ttiki bat nik e(re)
jaio lekutzat izan nun
pobrezia bertan zagola
denetatik zan ezagun,
gero handikan Baionaraino
hori ez bait da hain urrun.
Lehengo lagun bat Amerikatik
jina dela ezagun dun
aitortzen diot nik e(re) ez dut nahi
aberatsa denik lagun.
Lehenago biak herritarrak to
denbora da igatua
egun batean nere lagun hau
izan bait zen airatua
eta ni bertan pobre bezala
herria zai geratua;
nere laguna itzuli zait to
osoki aberastua,
diru puska bat du baina
gizatasuna galdua.
Horrelaxe da bien artean
denborak eman pausua
nere berririk ez du jakin nahi
nire lehengo lagun gozua;
npatu zaio bere boltsa to
harrotu zaio gogua;
nere bizitza jarraikiko det
nik lehenako modukua,
lagun pobre bat nahiago det
ez zinez bertze faltsua.