Bertsos - View details To know more about this section
1988-03-20 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Txomin Ezponda, Jean Pierre Mendiburu
1988-03-20 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Txomin Ezponda, Jean Pierre Mendiburu
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ezponda
Ezkon berri da nere lagun hau
egia erran behar da
zu haur egiten lotu zaite ba
nihundikan ahal bada;
mundu triste hau zahartzaroari
buruz partitua bada
eta gu zer bilaka gintezke
gero gazterik ez bada?
Mendiburu
Ikusten dut gaur donado hori
geroaz grinan dagola
euskalduna da, ama Euskadiz
haundi du bere axola;
beraz neskekin bero itzazu
bihotza eta odola,
ezen munduan deusentzat ez da
fruitu gabeko arbola.
Ezponda
Arbola zahar baten itxurara
orain ezarri bai naizu
bakartatean bizi den hura
ez da beti zoriontsu,
hortarako ba gaitz txar hortarik
ateratu ba zaitez zu
zeren bakarrik zer sofritzen den
zuk gaztea ez dakizu.
Mendiburu
Zer sofritzen den ongi badakit
erantzuna orai goaita*
Euskal Herria ume edo haur
behar gorrietan baita,
ta ni bezala euskaldun neska
polit bat zazula maita
ta ni bezala zu ere bihar
izan zaite haurren aita.
Ezponda
Neska gazte bat maite nuen nik
hura mundutik juana
garai batean ezin nezaken
nik izatea hauxe asma.
Eta hargatik goratu nahi dut
ezkon berri hoien fama
neronen bizkar hartzen bait dut nik
bakartatearen zama.
Mendiburu
Bakartateak derautzu naski
buru barnea nahasi,
ezkon berriak, ail mutil zaharra
egiten dautzu garraisi,
zatoz enekin maitalen bidez
behauzu** zerbait ikasi
ta ordu denak maitatzen eta
haurrak egiteren hasi.