Bertsos - View details   To know more about this section

1988-02-28 Etxarri-Aranatz Txapelketa [Bertsoa] / Manu Gomez, Nikolas Izeta

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (17. 1988)
Performance
1988-02-28 Etxarri-Aranatz Txapelketa
Gai-emailea
Zabaleta, Iñaki
Bertsolaris / Authors
Gomez, Manu
Izeta, Nikolas
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Hirua eta laua. Diruz eskax dabiltza Nikolas Izeta eta Manu Gomez. Hogei duro besterik ez dute poltsikotan. Diru honekin, Izetak, ogia erosi nahi du; Manu Gomezek lotoan jokatu. Hasi Izeta eta hiruna bertso zortziko haundian.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1988-02-28 Etxarri-Aranatz Txapelketa [Bertsoa] / Manu Gomez, Nikolas Izeta

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Izeta
Nere patrikan ugari ez det
urre gorrizko dirua,
eta goseak nagoelako
betetzeko helburua.
Aizak hi Manu zertako daukak
lepo gainean burua,
lotoa suertea izango dek
ogia do segurua.

Gomez
Bainan ogiak ere baditu
Niko makina bat kako
jan eta gero geldituko haiz
diruz eta gosez flako.
Lotoan dena gastatutzea
ez da nere kalterako,
irabazita edukiko det
janaria urte guztirako.

Izeta
Lotoan ez duk eguneroko
jatekoa hartzeko klasea
suerte asko ez diat eta
noa bide errezea.
Tripan zorriak badauzkat eta
bakar bakarrik haizea,
gero gerokuak izango (d)ira
le(he)nbizi kendu gosea.

Gomez
Niko gertatzen zaizkigu guri
hemen hamaika desgrazi
hala to guztiz lotoa diot
askoz hobe dela kasi.
Diru guztia hartu ezazu
ta lotoan jartzen hasi
hola ogia bizi guztian
e(d)uki ta baietz irabazi.

Izeta
Nik bahintzat Manu esango dizut
dudan asmo hau garbia
ikusten dezu goseak nola
dadukaten aurpegia.
Jesukristok hau esan zun eta
neretzako do egia,
Izan dezagun bizi artian
eguneroko ogia.

Gomez
Une bateko asea eta
bizi guztirako zama
ogia janez Niko hori da
hemen gertatuko dana.
Nik egingo det une honetan
zu ta neretzako plana,
ogia eta lotoa jarri
dezagun guk erdibana