Bertsos - View details   To know more about this section

1988-03-20 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Fermin Argiñarena, Txomin Ezponda

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (17. 1988)
Performance
1988-03-20 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Zabaleta, Iñaki
Bertsolaris / Authors
Argiñarena, Joxe Fermin
Ezponda, Txomin
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Arginarena eta Ezponda. Arginarena irakurzalea, etxean lasai egon nahi luke. Auzoan Ezponda tronpeta jotzen ikasten ari da. Hasi Arginarena.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1988-03-20 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Fermin Argiñarena, Txomin Ezponda

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Arginarena
Horrelakorik zihur
gertako inon da
baina ezin da esan
isilik egonda,
tronpeta jotzen dabil
alboan Ezponda
hemengo errespetoa
lagun zaharra non da?

Ezponda
Tronpeta jotzen ari
bai naiz ni bultaka*
auzoko tetele hunek
logalea dauka,
eta bien artean
gaur sortu den marka,
hik belarritan sarkik**
hor bi paper puska

Arginarena
Zer edukazio daukan
Gaiarren ikusten
lagun bat jarrera honek
beti du itxusten,
irakurriz kulturez
nahi nikek bai jazten
bertso zarrak irakurtzen
ez didak hik uzten.

Ezponda
Bertso zahar irakurtzen
denbora guztiak
ni berriz hartua nau
tronpeta jotziak,
denek hartu ditzagun
guk pazientziak,
musika gabe nola
dantzatu gaztiak.

Arginarena
Tronpeta gabe dantza
liteke munduan
baina ez irakurri
honetxen onduan,
pazientzia galduta
leku seguruan
juten banaiz tronpetakin
joko det buruan.

Ezponda
Hunek nere jotzeko
nun du ahalmena?
mesfiatu liteke
nita jiten*** dena.
Nik tronpetaz jotzen dut
soinu politena
hunen orroa dago
tronpetik txarrena.