Bertsos - View details   To know more about this section

1988-02-21 Ortzaize Txapelketa [Bertsoa] / Txomin Ezponda, Anjel Martikorena

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (17. 1988)
Performance
1988-02-21 Ortzaize Txapelketa
Gai-emailea
Irieder, Jean Pierre
Bertsolaris / Authors
Ezponda, Txomin
Martikorena, Anjel
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Orain hirua eta laua; Ezponda eta Martikorenarentzako gaia. Zu Ezponda mugazaina zira. Zu aldiz, Martikorena, benteroa, bentetako nagusia. Lau urteren buruan, lautanogei eta hamabian, Europarekin mugarik ez do izanen. Zer bilakatu zirazte? Hiruna bertsu zortziko haundian mugazaina hasita.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1988-02-21 Ortzaize Txapelketa [Bertsoa] / Txomin Ezponda, Anjel Martikorena

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ezponda
Lau bat urteren epea degu
eman dute inkantian,
eta gu orain hementxe gabiltz
bai muga baten erdian.
(I)kusi dezagun lege horiek
juanen dira zuzenian,
bakoitxak gure Iona e(g)in dezagun
hemendik ordu artian.

Martikorena
Biok dirua irabazten degu
muga honen inguruan,
baina Iona bukatzen dala
nik daukat nere buruan.
Eta orain saia gaitezen
denbora dugun orduan,
a(h)al dana hartuta hasi gaitezen
gu biok kontrabanduan.

Ezponda
Ni ez naiz kontra dan-dana hasiko
ez naiz egina hortako,
bainan mementoz dagoen lanakin
segitu behar baitzako.
Lau urte hotxek heldu zaizkigu
kontuak ateratzeko,
ez beldur izan gero (e)re ez do
ez mugarikan faltako.

Martikorena
Orain bizi modu berrian
e(g)in behar degu pentsatu,
lau urte hauetan kontrabanduan
poltsak ederki berotu.
Alkar hartuta egin gaitezen
biok lanean saiatu,
eta lau urteak pasatutzean
gu ederki jubilatu.

Ezponda
Mugazain batek kontrabandari
ezin baitute onetsi
eta zuk esan gauza horri nik
gaur ere ezin sinetsi.
Zu hortik ari zira beti da
askotan nik begiak jertxi,
zeren badakit kristau guziek
lanetik nahi dute bizi.

Martikorena
Gero zer lanegin jarrita nago
oraintxetikan pentsatzen,
bainan gustoko lanikan neri
burura ez zait etortzen.
Eta lau urte hauek orain
zaizkigunean pasatzen,
debalde jardungo naiz bai ni
mugako posteak kentzen.