Bertsos - View details To know more about this section
1988-02-21 Ortzaize Txapelketa [Bertsoa] / Bautista Madariaga
1988-02-21 Ortzaize Txapelketa [Bertsoa] / Bautista Madariaga
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Chirac eta Miterrand
ditugu nagusi,
euskaldunak gartzelan
sartzen dira hasi.
Bainan berek hainbeste
lukete merezi,
nere partetik sartuko
nituzke le(he)nbizi.
Gizon hoiek zein diran
nahi du(e)nak aditu,
gure zeruko Jaunak
nola egin ditu.
Euskaldunak hoiekin
kastigatu gaitu,
hobea biok infernun
kiskali balitu.
Gizon gaiztogorikan
inon bai ote da,
sortu ziran euskaldun
guztion kaltera.
Jaunak botzen baditu
infernu batera,
neroni joango naiz
sua ematera