Bertsos - View details   To know more about this section

1989-04-02 Landibarre Txapelketa [Bertsoa] / Jean Pierre Mendiburu

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (18. 1989)
Performance
1989-04-02 Landibarre Txapelketa
Gai-emailea
Irieder, Jean Pierre
Bertsolaris / Authors
Mendiburu, Jean Pierre
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Nahi duzun neurri eta doinuan hiru bertso bota ditzazun, gartzelako gaia hau izanen duzu, zerk beldurtzen zaitu gehien?

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1989-04-02 Landibarre Txapelketa [Bertsoa] / Jean Pierre Mendiburu


Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gehien beldurtzen nauen gauza da
gerlaren sua ta kea
gizonak gizon anaier egin,
egin dion atakea
bake bide ta amodioa
nolazbait lork ditaikea
hori da ene eskea
eta ez da hain nekea
gerla berenaz munduan dakit
ez dela arras merkea
ni beldurrez naiz oraino ere
jinen zaukunez bakea.

Gerla bidetan hainbeste gizon
Euskadin baita erori
hola jarraiki bide txarretik
ezin dut opa inori
aldiz gutizi haundiena dut
bake zuzen eder hori
bait naiz bakearen txori
kantu alaietan jori
bake oso bat nahi dut hemen
Euskadi hunen sokorri
gauza onena hori litaike
behar bite luke etorri.

Zerk beldurtzen nau zeren beldur naiz
entzun duzu arramantza
debruak edo Satanek beti
guregan egin du dantza
ta badakizu Paris ta Madrid
beti dela zapalkuntza
lehertuz gure hizkuntza
nun da guretzat laguntza
beldurrez naiz bai baina ez dut gaur
osoki galdua funtsa
bake oso bat negoziatuz
hori dut nik esperantza.