Bertsos - View details To know more about this section
1990-03-03 Lesaka Txapelketa [Bertsoa] / Xalbador Madariaga, Anjel Martikorena
1990-03-03 Lesaka Txapelketa [Bertsoa] / Xalbador Madariaga, Anjel Martikorena
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
X. Madariaga:
Leku txarrera emazte
gu hemen baguzi
ez nakin nik leku hontan
zer zagon lehenbizi
nahastea izaten da
beti hemen nagusi
ni aldatzera noa zuk
nahi baezu erakutsi.
Martikorena:
Nere senarra bait da
antiguelekua
oraindik ez dago hau
ongi prestatua
hemen ikaratu ta
ihesi dijua
nik luzitu nahi bait det
gaur nere tipua.
X. Madariaga:
Nik bazter honetara
egin nahi det jira
lehen asko egondua naiz
zerorri begira
nik zer ein nahiko duten
kontuatzen ez zira
zu egon, ni banijua
gaztegon tokira.
Martikorena:
Asko maite zaitut ta
ez zaitut utziko
zurekin ezkondua
ni bait naiz betiko
esate izut ihesi
orain ez juateko
nik kendu arte behintzat
"Cruzado Mágico".
X. Madariaga:
Arropak kendu ditu
hain dago itsusia
larru gorri lehen ere
zaitut ikusia
eta aprobetxatua
zuk dezun guzia
ez al zara lotsatzen
zuritzen hasia?
Martikorena:
Batzuek oso gizen
ta besteak finak
ez bait gera guziok
gu berdin eginak
erakutsi itzazu
zure poxpolinak
nik erakutsiko itut
nere mitxelinak.