Bertsos - View details To know more about this section
1990-03-11 Arberatze-Zilhekoa Txapelketa [Bertsoa] / Txomin Amorena
1990-03-11 Arberatze-Zilhekoa Txapelketa [Bertsoa] / Txomin Amorena
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ez nuen uste nik entzutea
horrelakoxe berria
eta alabak egina bait nau
horrelakoxe kaltia
beretzat ondo ikusten bait du
gerorako bizia
bai eta ere pena hartzen du
neri bakarrik uztia.
Gaur haren hitzak nik entzun eta
esana diot egia
ez zazu pentsa hortan akabo
dela gu bien bizia
ongi badakit bizitzarako
zuk badezula maitia
eta nik berriz zuek biendako
etxean badet tokia.
Ni utzi eta bazoaz baina
etxean zaitut nik hazi
eta ez dakit gaur bapatean
zergaitik zoan ihesi
ongi badakit nik maitasuna
eta zer duen eskasi
gaurkoan zure aita bakarrik
ez nazazu hemen utzi.