Bertsos - View details   To know more about this section

1990-03-18 Ezpeleta Txapelketa [Bertsoa] / Lontxo Aburuza, Jexus Arzallus

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (19. 1990)
Performance
1990-03-18 Ezpeleta Txapelketa
Gai-emailea
Irieder, Jean Pierre
Bertsolaris / Authors
Aburuza, Lontxo
Arzallus, Jexus
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Arzallus bizarra egitera joan zara Aburuzarengana. Aburuza bizargina zira, eta zure ganibetarekin lanean ari zarenean, Arzallusi egundoko ebakia edo pikoa egin diozu aurpegian.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1990-03-18 Ezpeleta Txapelketa [Bertsoa] / Lontxo Aburuza, Jexus Arzallus

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Arzallus:
Bizarrarekin ez nun
egon nahi betiko
ideia bat buruan
sartua nun tinko
labana sartu bait dit
gaur erdi erdiko
jakin izan banu ez
nintzan etorriko.

Aburuza:
Bizarrakin zeunden zu
oso dotorea
ia dirudi zendun
gure basurdea
ni lanean hasi naiz
begira ordea
egin dizudan hori
ez da ez grabea.

Arzallus:
Ni mutiko polita
bait nengoen aurrez
gaur hori sendatzea
ez da horren errez
bere labanarekin
funtsik ez du batez
aurpegia pikatu
bizarraren ordez.

Aburuza:
Ni fin hasia nauzu
begik irekita
zu geldikan ez zinan
hortxe eserita
hala ere jartzen zaitut
mutiko polita
hori apainduko det
tirita jarrita.

Arzallus:
Nahiko tirita badu
gaur bere aldean
kolonia eman dit
belarri parean
a zer! pulamentua
dadukan lanean
kontent hala ere lepoa
utzi didanean.

Aburuza:
Oraindik ez du galdu
horrek ahalmenik
eta nik ere noski
det itxaropenik
lanean jarrai nahi dut
fin serio bai nik
eta gaurkoagatik
uzten dizut dohainik.