Bertsos - View details   To know more about this section

1991-02-24 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Fermin Argiñarena, Moises Jaso

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (20. 1991)
Performance
1991-02-24 Elizondo Txapelketa
Gai-emailea
Larretxea, Patxi
Bertsolaris / Authors
Argiñarena, Joxe Fermin
Jaso, Moises
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Jaso, militarra zara eta zu, Argiñarena, militar honen semea. Objetore izan nahi duzula erran diozu aitari. Jaso hasita, hiruna bertso.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1991-02-24 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Fermin Argiñarena, Moises Jaso

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Jaso:
Nolabait ere askatu beharko
lotuta dagoen larra
dudarik gabe gaur suertatu naiz
Elizondon militarra
ez dakit nondik hartu behar dugun
elkar jota ere indarra
semea zuri lagunduko izut
hargatik naiz aita zaharra.

Argiñarena:
Nere aita hau militarra da
ta ezin nau konprenditu
itxura denez medail hoietan
badauka hainbat meritu
baina gaur zuek medio hemen
zenbat ote dan sufritu
aita bezela errespeto nahiz
militarrak gorrotatu.

Jaso:
Euskal Herria hori gabetan
ezin al liteke gora?
guk biok hartu beharko degu
gauza hortako denbora
aita semeak elkartu gera
orain elkarren ondora
semea trankil egon zaitez, ez
zaituz bialduko Golfora.

Argiñarena:
Esan beharrik ez zendun hori
ez naiz joango egon trankil
Golfo aldean eta nonnahi hor
badago hainbat iskanbil
zergaitik hortxe odol jario
hainbat neska eta mutil
militar hauek defenditzeko
hainbat errugabeak hil.

Jaso:
Indar haundirik ez leike egin
gerra zahar hori helduta
hamaika gorputz egongo dira
kulpa gabean galduta
seme batzuek Espainitikan
Golforaino bialduta
askotan kulpik ez duen askok
hola pagatzen bait duta.

Argiñarena:
Militar askok egiten dute
harri bota, esku gorde
hitzegiteko garaiean zuk
hitzak dotore-dotore
gerrik onena baina pakerik
txarrena ez al da hobe?
zure semea horregatikan
egingo da objetore.