Bertsos - View details To know more about this section
1991-02-24 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Bautista Madariaga
1991-02-24 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Bautista Madariaga
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gau eta egun beti lanean
lana ez zaigu ahaztuko
eta lanetik nekean hil ta
noski ez gera piztuko
esaten duten guztia ez da
langilearen gustuko
esan didate lanetik inoiz
ez naizela aberastuko.
Orain neretzat berriz sortzea
neretzat bai berandu da
bizi guzia lanean pasa
beti bestek aginduta
eta sekula ez naiz izango
dirutan aberastuta
nik egindako erdia edo
gehiago bestek kenduta.
Lehenago ere izaten ziran
holako gerr! klasiak
pobrearentzat gainetik zerbait
aginduta nagusiak
nik baditut, bai egunak asko
lanean gogor pasiak
zentimo gutxi irabazita
gainera erdi gosiak.