Bertsos - View details   To know more about this section

1991-02-24 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Jean Louis Harinordoki "Laka"

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (20. 1991)
Performance
1991-02-24 Elizondo Txapelketa
Gai-emailea
Larretxea, Patxi
Bertsolaris / Authors
Harinordoki, Jean Louis "Laka"
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Hauxe erran dizute: "Ez zara sekula aberastuko".

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1991-02-24 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Jean Louis Harinordoki "Laka"

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hogoi eta hamazazpi
urte bait ditut beteko
orai ordua jina zaut
gogoeten egiteko
ez naiz aberastuko, hitz horren
ez naiz beldur entzuteko
ene amentsak zeren bait dira
bertze zonbeit gauzendako.

Egia da ni bizi naiz
beti hor justu justua
duruaren gibeletik
ez naiz ez abiatua
alta urbildik ikusten dut hor
nornahirekin tratua
nahiago dut nik aberastu
nihaurren izpiritua.

Askok dute besten diruz
beren sakela betea
molde hori ez zaut izan
neri sekula maitea
dirudun denek ez bait dakite
zer den lasai egoitea
neri nahiko zaut aberastasun
euskalduna izaitea.