Bertsos - View details To know more about this section
1991-02-24 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Ernest Alkhat, Joxemari Fagoaga "Fagoaga II"
1991-02-24 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Ernest Alkhat, Joxemari Fagoaga "Fagoaga II"
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Fagoaga:
Behiak eramatera
irtetzen naiz garaiz
nagusia ez dago
gaur aurpegi alaiz
horrela behar bada
leku horretan maiz
behiak ez dakit baina
ni dibertitzen naiz.
Alkat:
Zuri hitzegiteko
bihotza kilika
konturatua bait naiz
ezin dut esplika
zure jokamoldeaz
banuke kritika
esnea nahiago dut
ez zinez musika.
Fagoaga:
Nagusia heldu da
gaur haserretuta
urrutitikan entzun
holako disputa
ni beti joaten naiz
soinua hartuta
esnea nola eman
belarrik ez data.
Alkat:
Hitzegin nahi nuke
umil eta ezti
belarra gure etxen
izatu da beti
oso artista zara,
poesiaz bezti
esnea etortzen da
gainetik beheti.
Fagoaga:
Honek ematen bait dit
hor arrazoi dena
behi gaixoak goserik
ematen dit pena
ikusiko banitu
hain ongi zaudena
baina ez daude behiak
hau bezain gizenak.
Alkat:
Buruz ere gizen naiz
hau hortan da txarra
alta etxean neukan
morroien beharra
etsaitzat hunek dauzka
behi ta belarra
bialduko dut laister
Andaluziara.