Bertsos - View details   To know more about this section

1991-02-24 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Jean Louis Harinordoki "Laka", Jean Pierre Mendiburu

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (20. 1991)
Performance
1991-02-24 Elizondo Txapelketa
Gai-emailea
Larretxea, Patxi
Bertsolaris / Authors
Harinordoki, Jean Louis "Laka"
Mendiburu, Jean Pierre
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Laka andrea zara eta gaueko ordu ttikitan ailegatu zara etxera purua errez eta zure hatsari pattar usaia dariola. Zu berriz, Mendiburu, senarra zara. Etxean zaude eta Laka emaztea etortzean iratzarri egin zara. Hiruna bertso Laka hasita.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1991-02-24 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Jean Louis Harinordoki "Laka", Jean Pierre Mendiburu

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Laka:
Larreko artetik naiz
pausatzen hala ere
bestak neretzat badu
biziki ganore
kanpora atera naiz
ni gau huntan ere
nahi nuen zerbait edan
ta purua erre.

Mendiburu:
Parrandan bazabiltza
emazte koxkorra
senar hunentzat hori
da zorte idorra
orai ere bota du-
zu gezur pixkorra
ez da lehen aldia
zarela moxkorra.

Laka:
Hunek berdin egiten
zuen lehenago
oharpena egin nion
nihaurk geroxago
bion artean alde
haundirik ez dago
ez dut bizi nahi beti
nik zure esklabo.

Mendiburu:
Mintzatuko nitzaizu
beraz justuena
esklabo bizitzea
dela gaixtuena
senarraz diozu zuk
dela astuena
eta nere andrea
deusik ez duena.

Laka:
Ez zinituzket nahi
sobera kargatu
baina nihaurrek ere
lehen nizun barkatu
beraz, zergaitik egun
baimena eskatu
batzutan xoratzea
ote da bekatu?

Mendiburu:
Edaten ta erretzen
zirade egondu
etxeratuta gero
bada mila kondu
gure entzule denak
jakitea on du
triste batekin nintzen
goiz batez ezkondu.