Bertsos - View details To know more about this section
1999-11-28 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Leire Ostolaza, Julen Zulaika
1999-11-28 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Leire Ostolaza, Julen Zulaika
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J. Zulaika
Sarritan ez da jakiten horrek
gerora zer gauz dakarren,
nik argazkiak hartu hoi ditut
gordetzeko goxo hemen.
Emaztea ta alabarenak
hartu logelatxo baten
horrela, gertu sentitzen ditut
berez hurrun egon arren.
L. Ostolaza:
Haruntz ta honuntz ibiltzen gera
gu itxasoan barrena
oroitzapenak etortzea da
sarri gertatu leikena
eta nik faltan botatzen ditut
hori gauza nabarmena,
baina ikusi e(g)iten baditut
handiagotzen zait pena.
J. Zulaika
Hiru lau musu eman nizkion
urruti irten baino le(he)nago,
baina itxura hontan zu zaude
era hontan alaiago.
Nire ondoan dagona dago
geroz ta penatuago;
nik penak aise a(ha)ztutzen ditut
begi-bistatan badago.
L. Ostolaza:
Egia esan, nik ulertzen dut
egiten duzun hizketa,
baina ukitu ezin baditut
ni jarri ohi naiz erreta.
Zertako jarri argazki hoiei
papera eta karpeta
horren beharrik ez daukat, ez nik,
bihotzean ditut eta.
J. Zulaika
Hara, zeozer esan nahi dizut
zuk esandako harira
nire argazki ederrik behintzat
ez zazula arren tira.
Begira nire haurtxo txikia
irribarrezka ari da,
zer momentu on pasatzen ditun
berak sarri ne(r)i begira!
L. Ostolaza:
Hilabeteko joaten gera
itsaso zabal hortara;
argazkiari begiratuaz,
horrela goxatzen zara,
baina niretzat nire modua
askoz hobeagoa da
hilabeteko nahikoa izan det
azkeneko besarkada.