Bertsos - View details   To know more about this section

1987-12-06 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Jon Enbeita

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (1. 1987)
Performance
1987-12-06 Durango Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Enbeita, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Aurten ehun eta hogei euskarazko liburu berri agertu dira Durangoko Azokara.

Description

Stanza name
Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1987-12-06 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Jon Enbeita

Stanza name:  Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Liburuak datozela
amaibako katera
Herriko kulturarentzat
hori ez da kaltera.
Geure hizkuntzaren jaube
noizbaiten izatera
bide hortatik seguru
gu iritxiko gera,
baina Herri honek zor du
bestelako irtera:
ea Herri hau badoa
liburuaz batera. (bitan)

Nire aipamena dute
idazleak merezi
lan eginaren kontra gaur
ez neuke gura hasi.
Bide desberdinetatik
behar da irabazi
baina ni ikusten nago
hainbeste injustizi,
zertarako liburuak,
euskal hainbat notizi,
Herri honek dun katea
ezin badugu hausi? (bitan)

Ehundik gora omen dira
ekarriak gaur egun
zorionak ta aurrera
bide horretan jardun.
Elkartu abertzaleok
denok elkarren lagun
kultura jaso behar da
edonoz eta nahinun,
baina Herri hau munduan
izan daiten ezagun
borrokaren liburua
geuk idatzi dezagun. (bitan)