Bertsos - View details   To know more about this section

1987-12-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Juan Mari Areitio, Jose Luis Basterretxea "Altzalei"

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (1. 1987)
Performance
1987-12-13 Gasteiz Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Areitio, Juan Mari
Basterretxea, Jose Luis "Altzalei"
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek senar-emazteak zaree. Zuk Juan Mari, senarrak, umeak euki gura dozuz, ta zuk Altzalei, emazteak, ostera, ez dozu seme-alabarik euki gura.

Description

Melody
Aita izena kanta beharrak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1987-12-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Juan Mari Areitio, Jose Luis Basterretxea "Altzalei"

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Areitio
Ezkonduaren bizimodua
beti izaten da binan
ta erabakiak hartu beharra
izaten dogu tamainan.
Hori horrela izaten dogu
bai orain ta bai antxinan,
ni ta emaztea aurkitzen gara
orain arazoen grinan
haurrik mundura ez ekartzeko
zertako ezkondu ginan? (bitan)

Altzalei
Ume barik be bizi leike ta
hartu egizu patxada
nik zertarako hartu behar det
ume ekarten pasada?
Besotik heldu alkarri eta
pasiatutzen plazara,
nahiko dotore biziko gara
eta ez zaite ikara
ume gehiago zertan ekarri?
zeu be nahiko ume zara. (bitan)

Areitio
Honi umerik ekarri ez arren
ez dio bat´e axola
garbi ikusi da une honetan
mintzatu bait zaigu hola.
Emakumeak erabaki hoi
hartu du ez dakit nola,
ikusten dezu nere barrena
triste ta goibel dagola
mundu honetan zertarako da
frutu gabeko arbola? (bitan)

Altzalei
Erantzun hori izango zala
nengoen horren susmotan
fruturen bila ezkontzen dala
entzunda nago askotan.
Halan ta ere ni ez naukazu
oindik gauz horren asmotan
dale ta dale kanta berari
berdin kale, berdin lotan
pare bat ume ekar ditzagun
baina zeuk ekartekotan. (bitan)

Areitio
Gizona ezin leike erori
emazte honen lazuan
erabakiak hartuko ditut
nik hor pausuan pausuan.
Asmo txar hori ikusten danez
honek lehenagotik zuan
haurtxoak oso politak dira
etxean eta basuan
zuk ekarri nahi ez badezu nik
ekarriko'itut auzuan. (bitan)

Altzalei
Lehenago ere auzoan sarri
nola zaitut errepara
baina holakorik egin ezkero
Jaunak zaitzala anpara.
Gu alkartuta bizitzekotan
noizbait ezkonduak gara
umerik gabe ere bizi lei
ta joan gaitez lotara
zertako baina umeak hemen
mundu aldrebes hontara? (bitan)