Bertsos - View details To know more about this section
1987-12-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Moises Enbeita
1987-12-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Moises Enbeita
Stanza name:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Zein atsegina euskaldunontzat
Bernardo zure barria!
euskera bait da euskaldun danok
lotzen gaitun lokarria.
Iparraldean Instituto bat
hori gauza pozgarria
horretarako aspalditikan
genduen guk egarria
ez al da hori bide onetik
goazen ezaugarria? (bitan)
Iparraldean piztu da beraz
euskerarentzat izarra
orain arte lez jarraitzea zan
Herri honentzako larra.
Neska mutilok jokatu zintzo
daukagu zuen beharra
euskera ondo ikasi eta
agertu zuen indarra
egun batean alkartzen diran
Hegoa eta Iparra. (bitan)
Hau entzutean urruntzen jaku
apur bat gure ikera
euskeran alde neska mutilak
hor ikusita batera.
Ez daigun beraz alperrik galdu
emon dauskuen aukera
liburu danak hausnartu eta
hola jarraitu aurrera
hori egiten dogun artean
ez jaku hilgo euskera. (bitan)