Bertsos - View details   To know more about this section

1987-12-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Ireneo Ajuria

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (1. 1987)
Performance
1987-12-13 Gasteiz Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Ajuria, Ireneo
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Reagan eta Gorbachoven arteko paktoa.

Description

Melody
Aita izena kanta beharrak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1987-12-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Ireneo Ajuria

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Orain artean jarri diote
munduai nahiko katerik
langilerian artean bada
munduan nahiko kalterik.
Gaur mereziko ote du hemen
gauzak hausnartzen hasterik?
pakto hori dala eta ez dala
danok arduraz beterik
bi gizon hoien artean ez da
faltsokeria besterik. (bitan)

Izparringiak ta telebistak
ematen dauste grazia
hoien paktoa lehendikan degu
oso ondo ikusia.
Jokabide bat baino ez dauke
nor geldituko nausia
ta bitartean munduan zehar
ezbehar edo gosia
gauza horretxen errudun dira
Amerika ta Rusia. (bitan)

Langileri ta askoren berbak
ez dira aurkitzen isilak
bi otso daude gure gainean
gu ezin egon trankilak.
Langileriak lehen bezalaxe
menpetu eta isilak
zer gauza guri dakargue orain
batuta dauden mutilak?
pakto onena ez al da hemen
ez egitea misilak? (bitan)