Bertsos - View details   To know more about this section

1987-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Ireneo Ajuria, Juan Mari Areitio

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (1. 1987)
Performance
1987-12-20 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Ajuria, Ireneo
Areitio, Juan Mari
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Ijito familia haundi bateko semea zara zu, Ireneo. Eta karroan zoazela jausi, eta ez Juan Mari, zure aita, eta ez besterik, ez dira konturatu bi egunetan zu falta izan zaranik".

Description

Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1987-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Ireneo Ajuria, Juan Mari Areitio

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ireneo
Sinistutzea ere
asko zait kostatzen
nola zara zu aita
horrela portatzen.
Beti ibilko al zera
nerekin jostatzen?
hau pasatzea ere
neri zait tokatzen
askorik ez nauzu zuk
gaur afta maitatzen.

Areitio
Nik asko maite zaitut
semetxo pil pila
baina hola gerta da ta
hola izan dedila.
Ijitoak gabiltza
holako koadrila
semea galdu eta
ez gara jun hila
bat galdu amen dugu
sekulako pila.

Ireneo
Nere zoriona da
nahikoa elbarri
ta esan dozun gauza
nahiko lotsagarri.
Antxinatik neutsun ni
aitatxo igarri
gehiago dakizu zuk
auzotako barrí
horretarako haurrik
ez zazu ekarri.

Areitio
Semetxo bat galtzea
danontzat kaltea
honek arrazoia du
ta hori da atakea.
Egia esango det
ta'ingo du* bakea *dogu
semeak hazten dogu
zelako nekea!
maite zaitugu eta
etorri zaitea.

Ireneo
Ez nuke bizi gura
nik zure onduan
portatu zaralako
ijito moduan.
Nigaz zer gertako zan
pentsatzen nenguan
hotza nola dagoen
aurtengo neguan
ni sartu beharko naiz
hurrengo karruan.

Areitio
Ijituek badugu
nahikoa delitu
orain zer egin dogun
guztiok begitu.
Baina geure dotrina
behar du jarraitu
ijito izaera
ez dedin amaitu
amak beste haurtxo bi
ekarriko ditu.