Bertsos - View details   To know more about this section

1987-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jon Lopategi, Jose Luis Mugarza "Elgetzu"

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (1. 1987)
Performance
1987-12-20 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Lopategi, Jon
Mugarza, Jose Luis "Elgetzu"
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Jon, zuri aittitta zahar horreri, zure loba gazte honek, Elgetzuk, zera esan deutsu siku sikuan: "egon isilik ezer ez dakizu ta".

Description

Melody
Bizi guzian borroka baten
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1987-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jon Lopategi, Jose Luis Mugarza "Elgetzu"

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Lopategi
Niri grazia egiten dost gaur
gure iloben ekinak
heuren burua erakusteko
hainbesteko ahaleginak.
Gauza batzuek halan ta guztiz
dagoz eroan ezinak
ai zer harroak urten jakuzan
gure iloba ziztrinak!.

Elgetzu
Iloba ziztrin honek aitona
beti izan du bere maisu
baina aspaldi makaltzen doa
memoritik dago izu.
Halare mingain azkarra dabil
beti sermoi ta abisu
asko ikasi zendun gaztetan
gehienak ahaztu zaizkizu.

J. Lopategi
Hona gaur zelan agertzen jakun
lotsabako eta mamu
nik ondo dakit zelan ornitu
gaurko zenbait egitamu.
Nahiz ta sarritan bihotz erditik
izaten nauzuen damu
mundura ez zinan zu etorriko
nik ezer jakin ez banu.

Elgetzu
Lehen esan dizut bazenkiala
ta sortu garai onean
baina aspaldi galtzen zoaz zu
memori ederrenean.
Eta gustora egoten naiz ni
beti zure aldamenean
baina gehiago maitetzen zaitut
isilik zagozenean.

J. Lopategi
Hori da iloba esker gaiztoak
aitonari esatekua
zuk hartu dozun heziketa hori
ez ote da kaltekua.
Berba jarioz neuk jardun behar
zu hain zaitugu ketua!
lehen ikasi behar dozuna
zaharrentzat errespetua.

Elgetzu
Ni ez nijoa aitona zaharra
mundu hontan baztertzera
maitatuko det lehenago berak
maitatu nauan antzera.
Baina ez zazu hainbeste hitz egin
arren hitzetik hortzera
ordua da ta amonarekin
zoaz oin errezatzera.