Bertsos - View details To know more about this section
1987-12-06 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Aritz Lopategi
1987-12-06 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Aritz Lopategi
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Liburu hoiek ataratzea
ondo iruditzen zait neri
gure euskara pasatzen dago
hainbat ta hainbat komeri.
Ehun eta hogei liburu hoiek
ezin dira izan gehiegi
Euskadi eta gure euskararen
onerako izan bedi.
Liburu hoiek irakurtzea
da orain gure ardura
Euskal Kultura indartutzea
da guk daroagun guda.
Liburu hoiek irakurtzea
besterik ez nuke gura
ta apurka apurka indarrez doa
euskaldun literatura.
Nahiz ta hasieran gure kultura
izan debil edo ahula
jakin bezate oraindik ere
esperantza badogula.
Gure kultura hori da eta
ez daigun etsi sekula
kanpoan ere ikus bezate
idazten badakigula.