Bertsos - View details To know more about this section
1987-12-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Abel Enbeita
1987-12-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Abel Enbeita
Stanza name:
Neurri berezikoak
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Kanbo aldetik hor oihartzuna
Euskadi danak gogoz entzuna
Instituto bat sortua dela
ta gainera euskalduna. (bitan)
Hara hor gazte laguna,
sarri eskatzen genduna,
ta gaur opatzen zaizuna,
ea zuekin gure Herriak
lortzen dun etorkizuna,
hor duzue, gaur, zuentzat horra,
guk ezin izan duguna. (bitan)
Egin zazue gaurkoz garrasi
urrats bat dela hor irabazi
nunbaitetikan behar genuen
euskaldun bidean hasi. (bitan)
Hara hau nik gaur lehenbizi,
neretzako da justizi,
zuek horla beti bizi,
Gure Herriak bere hizkuntzai
zuengan behar die eutsi
beraz euskaldun bizi zaitezte
eta euskaraz ikasi. (bitan)
Gogotik nator gaurkoz kantari
ta errazoiak ditut ugari
Instituto bat ta euskalduna
neska-mutilentzat sari. (bitan)
Baina hara hortik adi,
txintxo jarrai bideari,
martxa hau ezin da geldi,
nik zuentzako hauxen dadukat
agure baten opari
zuen eskuan daukagula guk
bihar etziko Euskadi. (bitan)