Bertsos - View details   To know more about this section

1987-12-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Rikardo Gonzalez de Durana

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (1. 1987)
Performance
1987-12-13 Gasteiz Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Gonzalez de Durana, Rikardo
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Pasa dan hilean zabaldu dabe Kanbon, Iparraldean, lehenengo Euskal Institutoa. Zure hiru bertsoak Batxillerra euskeraz egiten hasi diren neska-mutilei.

Description

Melody
Begira nago jarria beraz
Stanza name
Neurri luzekoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1987-12-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Rikardo Gonzalez de Durana

Stanza name:  Neurri luzekoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Jo eta kean hasi ikasten
gure hizkuntzaren alde
hezi behar da lur honetantxe
horrenbeste gizon trebe.
Horri begira etxean gelditu
gabe oraindikan bare
egin gurearen jabe. (bitan)
Ez gaitezen gu gelditu beti
gure etsaiaren menpe
ez al litzake buru jabeak
izatea askoz hobe. (bitan)

Guziok lana egin duzue
hortako nola edo hala
ikusten denez hori ez bait da
batere lantxo apala.
Frantsesek gura lukete sartu
hortan bere martingala
gogorra eta zabala. (bitan)
Ez utzi inoiz ilunagotzen
euskaldunaren itzala
eta pentsatu horrekin soilik
oso gauza gutxi dala. (bitan)

Ezin da esan Euskal Herria
behin betirako akabo
nahiz ta agertu gure artera
zenbait fitxaje arraro.
Besten mendean nahiz ta hementxe
urte asko den igaro
erabat seguru nago. (bitan)
Zuen laguntzaz berreskuratu
dezakegula zeharo
borondaterik dagoenean
ezinikan ez bait dago. (bitan)