Bertsos - View details   To know more about this section

1990-12-23 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Aritz Lopategi

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (2. 1990)
Performance
1990-12-23 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Lopategi, Aritz
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, hiru umeren ama zaitugu. Urte pare bat da senarrarengandik banandu zinela eta ondino ez dozu harengandik hogerlekorik bere kobratu.

Description

Stanza name
Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1990-12-23 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Aritz Lopategi

Stanza name:  Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Behin hitza emon eban baina
gerora ez du bete
ta golpera itxi deustez
bere leiho ta ate
dirurik harek sekula
ez deust emoten bape
eta umeak jaboten
badaukat nahiko neke
ez deust inoiz ezer eman
joan arren diru eske
senar honek bere umeak
ez ditu asko maite (bir)

Neure etxean daduzkat
hiru umetxo edar
eurak jaboteko badut
nahiko gogo ta indar
senarrarengana joan naiz
ni makina bat bidar
ta umeak jolasean
dabiltz etxean zehar
dirurik egon ez arren
ez eizue egin negar
maite ez zaituen aitarik
ez baitozue behar (bir)



Eskean sarri egon naiz
senarraren atean
nor naizen ikusi eta
zarratu deust golpean
esan behar dautsatez nik
honelako batean
beti ibiltzen baita ha
gu lauron atakean
baina aurrera egingo dogu
atsegin ta nekean
ondo konponduko gara
beti lauron artean (bir)