Bertsos - View details   To know more about this section

1990-12-09 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Jon Enbeita

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (2. 1990)
Performance
1990-12-09 Durango Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Enbeita, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Lantegian, berrogei urte emon dozuz peoitzan. Gaur, zure semea, zuzendari datortzu enpresara.

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1990-12-09 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Jon Enbeita


Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Berrogei urte luze latzetan
emona naiz peoitzari
fabrika hontan hainbat ordutan
nagusien zerbitzari
eta hara nun aurkitzen naizen
zoriontsu ta kantari
nire aurpegian ez al duzue
gaur irriparra nabari
neure izerdiak neure semea
egin bait du agintari (bir)

Zuk badakizu agintaritza
nahiko bide latza dela
kontzientzian bete egizu
edo gaur utzi bestela
zure aurrean grasaz beterik
duzu aitaren txapela
esan nahi dautsut ez izateko
ez harro ta ez ergela
ta menpekoak zaindu itzazu
zeure etxekoak bezela (bir)

Nire bihotza ezin da egon
gaur dagon baino pozago
nire lanaren frutu garbia
aurrean ikusten nago
baina fabrikan ez bedi inor
izan inoren esklabo
ehun ta hamarren jokabidea
zeure eskuetan dago
baina ez zara nortasunean
peoi bat baino gehiago (bir)