Bertsos - View details   To know more about this section

1990-12-02 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Ireneo Ajuria, Juanjo Respaldiza

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (2. 1990)
Performance
1990-12-02 Gernika-Lumo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Ajuria, Ireneo
Respaldiza, Juanjo
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek ama-alabak zarie. Irineo zu ama, Juanjo hamazortzi urteko alabea. Gaur, Juanjo alabeak, bere bidea egin gura dauala dinotso amari.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1990-12-02 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Ireneo Ajuria, Juanjo Respaldiza

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ireneo:
Ez ote zara alaba izan
nerekin zorionean
zeure bizitza egin nahi dezu
ahal dan modu onenean
baiezkor nator ez zaite jarri
hola nere baimenean
nahi nun guztia neuk be ein neban
gazte izan nintzanean.

Juanjo:
Hamazortzi bat urte daukat ta
hartu dut heldu itxura
ama txoriak ez zaizkit heldu
oraintxe neure burura
badakit nondik ibili eta
ez dago zertan ardura
bizitza zer dan ikasi nahi dut
baina neronen kontura.

Ireneo:
Zenbat aholku eta irripar
emon dautsagu alkarri
gure etxeko kabi goxoa
izan da geure lokarri
mundu berrira zu joan zaite
ta zeure bidean jarri
lagun askogaz gozatu zaite
ta bisitatzen etorri.

Juanjo:
Neure kontura ikusi nahi dot
munduaren panorama
behar bat ere aurkitutzeko
eginik daukat programa
gauzak okertu egin ezkero
berriz nator zuregana
askatasuna eman didazu
ta eskerrik asko ama.

Ireneo:
Amatxok nahi du bere alaba
zorionez izatea
baina pentsatu errez ez dala
mundu zehar joatea
egunen baten aldrebestua
bada zure suertea
beso zabalik hemen naukazu
zabalik duzu atea.

Juanjo:
Hau da amaren argitasuna
hau da amaren patxada
prejuizio guztiak ere
alboan ditula laga
egunen baten igual joko
dizut etxeko aldaba
mutil bat ere topatu dut ta
biok konponduko gara.