Bertsos - View details   To know more about this section

1990-12-23 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Abel Enbeita, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (2. 1990)
Performance
1990-12-23 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Enbeita, Abel
Larrañaga, Gregorio "Mañukorta"
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Abel, Baltasar, Mañukorta Olentzero.

Description

Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1990-12-23 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Abel Enbeita, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Abel:
Marka guztiak behar
ditugu gaur hautsi
nere ondoko honek
ez banau gaur jausi
tripa ederra dauka
daukagu itsusi
nunbaiten ezer ere
ez zaio berezi
Jesus umea ere
ez zuen ikusi.

Mañu:
Gizon hau burutikan
gaur ez dago ero
maitasuna jario
nunnahi bero-bero
Euskadin nik baditut
hainbeste bezero
ta erregali asko
ditut honez gero
bete-bete eginda
dator Olentzero.

Abel:
Bakit erregaliak
gaurkoz zer dakarten
egun aproposa hau
baitugu izaten
baina ausartu behar
natzaizu esaten
nik mundu osorako
bait ditut ematen
Ta Olentzerok bakarrik
herri txiki baten.

Mañu:
Nerekin nik baditut
oso gauza onak
maite ditut txikiak
aiton ta amonak
asko ikusitzen du
honela dagonak
umore biziz jarri
nahi ditut Gabonak
entzule guztientzat
nere zorionak.

Abel:
Neu ere ez naukazu
maitasunez trebe
gizaldirik gizaldi
izan bait dut lege
ta horrelaixen nator
aurtengoan ere
baina Olentzero da
makur to xuabe
aurten azaldu baita
zaldirikan gabe.

Mañu:
Herriai kendu nahirik
nator zuen mina
ni beti izana naiz
jatorra ta fina
herri eta menditan
ein det ahalegina
ondo zabaldutzeko
munduai dotrina
askatasunarekin
dator ikazgina.