Bertsos - View details   To know more about this section

1990-12-09 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Abel Enbeita, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (2. 1990)
Performance
1990-12-09 Durango Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Enbeita, Abel
Larrañaga, Gregorio "Mañukorta"
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Abel eta Mañukorta. Hona hemen gizon garrantzitsu bi. Abel "George Bush" dugu, Mañukorta "Sadam Hussein".

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1990-12-09 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Abel Enbeita, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Abel:
Urte garratzak eta
gogorrak datoz ta
honen burua barriz
arintzea kosta
gerran hasi zan bera
atzerako ezta
gerra nahi ez baduzu
Kuwait-etik ospa.

Mañu:
Sadam Hussein ez dago
hain gizon gozua
indar eta armetan
oso erosua
zuk ere kontuz eman
nigana pausua
nik galdu nezake gaur
hor mundu osoa.

Abel:
Ederra daukagu bai
lodi ta mardula
hori ezin ukatu
Bush-ek ez sekula
baina bere burua
dauka oso ahula
jakin mundu guztia
kontra daukazula.

Mañu:
Sadam Hussein hemen da
argia ta fina
egun baten amatxok
mundura egina
danai eman neikie
bihotzeko mina
nigaitik da munduan
dagon gasolina.

Abel:
Zergaitik zara baina
horraino iritsi
zure buruko hautsak
behar dira jetsi
lehendiken ere bada
makina bat bitxi
Amerikan aurrean
arren kopla gitxi.

Mañu:
Amerikano hauxe
harroa sortuta
nolako armak ditun
pobriei ostuta
baina ni ere nago
ongi osatuta
itto egingo zaittut
potzuan sartuta.