Bertsos - View details   To know more about this section

1990-12-23 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Aritz Lopategi

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (2. 1990)
Performance
1990-12-23 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Lopategi, Aritz
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Iluntzean, "oiloak otara eta umeak lotara" esan ohi da. Zure alabatxoak, telebista aurrean liluraturik ez dauka oherako presarik. Ea zure bertsoen bitartez loak hartzen dauan.

Description

Melody
Leiho ertzetik entzun dezaket
Stanza name
Neurri luzekoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1990-12-23 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Aritz Lopategi

Stanza name:  Neurri luzekoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Telebistari begira duzu
hainbat ames eta grina
eta ogera zu eroatea
niretzako da ezina
baina bihar be zure ikastolan
badaukazu zeregina
zu lokartzeko ekina
jarria dut nik jakina (bir)
horrexegaitik kantatzen dautsut
doinu goxo ta atsegina
logura ez zara baina egizu
lokartzeko ahalegina (bir)

Umea ezin ohean sartu
hauxe da nire burruka
ezin izango natzaio ari
hasarre edo oihuka
ogerantz gura neuke eraman
bere besotik helduta
jarri zaite lokartuta
loak gauza ederrak dauzka (bir)
ogean sartu gura zaitut ta
ez egidazu hori uka
zeru gaineko aingeruekin
ames egingo dozu ta (bir)

Berandu da ta ia ogera
joan behar dogu prisan
etz ez zaite zalantzan egon
zure kuartuko gerizan
hor gauza txarrik ez daukazula
gura dautsut zuri esan
lo egitea komeni zan
hain gazte zagozen trazan (bir)
murgildu zaite oge barruan
neskatxo on baten gisan
kuartua ilun egonagaitik
ez zazu bildurrik izan (bir)