Bertsos - View details   To know more about this section

1990-12-02 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Ireneo Ajuria

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (2. 1990)
Performance
1990-12-02 Gernika-Lumo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Ajuria, Ireneo
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Ikasle izan zinen eskolara irakasle zatoz.

Description

Melody
Begira nago jarria beraz
Stanza name
Neurri luzekoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1990-12-02 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Ireneo Ajuria

Stanza name:  Neurri luzekoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gaztetan nuen ilusioa
ez dakit nola buztartu
baina aukera iritsi da ta
erabakia dut hartu
eskilaratik goruntz noala
zenbat gauza bururatu
oraintxe naiz konturatu (bir)
baina egitan nere barrena
nik gura badut lasaitu
behar bezala egin behar dut
nere eskola ondratu (bir)

Gogoa daukat ez da izango
hori neretzat nekeza
horretarako ikasia naiz
ta badaukat interesa
gaztetxoari erakutsiaz
eskeini nere babesa
nahiz eta ez dan erreza (bir)
hautatu naute eta herriak
hori argi euki beza
nahiago nuke maisu zaharraren
beste neuk ein ahal baneza (bir)

Aukera hauxe izan da nere
poza eta atsegina
derrigorrean loretu behar
dut aurrean dan jardina
gau eta egun beraren alde
nik egingo dut ekina
hori ondo da jakina (bir)
pasako ditut atsekabeak
eta hainbat esamina
baina ahal danik ondoen eiten
egingo dut ahalegina (bir)