Bertsos - View details   To know more about this section

1990-12-02 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Juanjo Respaldiza

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (2. 1990)
Performance
1990-12-02 Gernika-Lumo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Respaldiza, Juanjo
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Ikasle izan zinen eskolara irakasle zatoz.

Description

Melody
Begira nago jarria beraz
Stanza name
Neurri luzekoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1990-12-02 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Juanjo Respaldiza

Stanza name:  Neurri luzekoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bizitzak beti ekarri ohi du
beraren pasadizua
urte batzutan ez pentsa hemen
izan zan paradisua
kosta zitzaidan gainditzen ere
notaren enbarazua
beti suspentson kasua (bir)
baina halere beti aurrerantz
eman nuen nik pausua
jakin zazue zuek ikasle
ta ni naizela maisua (bir)

Jan behar horrek maisutzaraino
ere ekarriak gaitu
eta nahi nuke ahalik ondoen
nire beharra kunplitu
nire lezio guztiak ondo
beharko dira aditu
buruan hartu ta kitu (bir)
hala ta guztiz hauxe esaten
beharko dut atrebitu
urte haietan nik eiten nuen
hainbeste ez suspenditu (bir)

Banekien nik hona helduko
nintzatekela ondoren
eta horrela irriki biziz
lana hasteko nengoen
orain nik esan ditudan danak
segi behar dira hemen
zuek jarri hainbat kemen (bir)
neure denboran esaminetan
txuletak eiten nituen
baina harrapau behar zaituet
hori baitakit ondoen (bir)