Bertsos - View details To know more about this section
1990-03-17 Berastegi Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita
Bertsoa entzun |
1990-03-17 Berastegi Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita
Stanza name:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Isiltasuna hitza aitzean
triste dela ematen du,
progreso honek zarata artean
beti baigaitu mantendu,
ta denok gabiltz ondokoari
nola bere hitza kendu,
hobe litzake noizbehinka denok
proba egingo bagendu,
ondo egina indartzeko ta
gaizki egina zuzendu. (BIS)
Isiltasuna ona da baina
ez edozein egunean,
aitzaki hutsa gerta diteke
ez saiatzeko lanean,
hainbat haundiki ikusten dira
beraien hitz emanean,
itxura hutsez ta orbel hutsa
jarioa azkenean,
eta isilik gelditzen dira
hitz egin behar denean. (BIS)
Batzutan hitza eta bestetan
isiltasuna nahiago,
egia esan herri honetan
zertaz hitzegin badago,
baina alperrik zabaltzen dira
hamaika profeta ago,
esan beharra esana dela
sarritan pentsatzen nago,
hitz gutxiago ez dugun behar
eta ekintza gehiago. (BIS)
Nahiz ta sarritan isiltasuna
niretzako den atsegin,
ta zuek ere proba zazute
egiten dudan ahalegin,
esan bezela isiltasuna
ez dugula beti berdin,
eta beldur naiz denak isilik
lotuko diren Euskadin,
gaur isilean ezin da egon
Herri hau askatu dedin. (BIS)