Bertsos - View details   To know more about this section

1990-05-04 Zumaia Sariketa [Bertsoa] / Joxe Joakin Aizpurua

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Zumaiako Bertsolari Txapelketa (5. 1990. Zumaia)
Performance
1990-05-04 Zumaia Sariketa
Conductor
Iribar, Jexux "Olalde"
Bertsolaris / Authors
Aizpurua, Joxe Joakin
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
SIDA delako sintomak dituzula eta, gaur eskolako ateak itxi egin dizkizute.

Description

Melody
Aita izena kanta beharrak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1990-05-04 Zumaia Sariketa [Bertsoa] / Joxe Joakin Aizpurua

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Orain artean ni izandu naiz
mutiko alai edo harrua,
orain tristerik hementxe daukat
nere sabelen barrua;
«atea iriki, mesedez, arren»
egiten det nik orrua,
barnean daukat odoleraino
nik SIDAren zomorrua,
gaitz hori nigan daukatelako
nik al det horren errua? (BIS)

Lehen ni harroa banitzan ere
orain egin naiz umildu,
egia esan gaurko honetan
nere bihotzak samin du,
ahalegin dana sendagileak
nere gaitzakin egin du,
nik errurikan bate ez daukat
atea arren zabaldu,
ez nuke nahi nere hizkuntza
SIDA hoigatik zapaldu. (BIS)

Nik ikastolan ikasitzeko
nun arreta berezia,
hizkuntza ere euskera det nik
amagandik ikasia,
nere azala samindua da
hoi da nere erru guzia,
aizu laguna arren al nago
gaurkoz mutil itxusia?
Atea, arren, zabaltzearren
emango nuke bizia. (BIS)