Bertsos - View details   To know more about this section

1990-05-04 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1990-05-04 Legazpi Jaialdia
Conductor
Matxinandiarena, Jokin
Bertsolaris / Authors
Murua, Iñaki
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Maiatzak seigarrena, amaren eguna.

Description

Melody
Aita asmo hartu det
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1990-05-04 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gizarte kontsumista
degu erruduna,
sari bat eta muxu
akabo jarduna,
egun bat eta kito
ama ta laguna,
igurtzi txikitxo bat,
igurtzi leguna,
urte osoz behar luke
amaren eguna. (BIS)

Urte osokoa da
egizko itxura,
ibilera hori da
sufritu zan hura,
gorputza zatitu ta
sortua mundura,
egun hartatik daukat
niregan ardura,
erantzun ote dizut
nahi zendun modura? (BIS)

Ni erditzeko ezin
emanik pausorik,
ez zuen deskantsatu
egun bat osorik,
gero ni juergara ta
ezin hartu lorik,
mundu hontan nahiz egon
ama on askorik,
neretzako ez dago
zu bezelakorik. (BIS)