Bertsos - View details   To know more about this section

1990-10-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1990-10-05 Oñati Jaialdia
Conductor
Segurola, Nikolas
Bertsolaris / Authors
Murua, Iñaki
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Zure semeak galdetu dizu: Nortzuk dira gizon gaiztoak? Zergatik dira eta nun daude?

Description

Melody
Zer da gaur Donostian
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1990-10-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hain txikia ta oi zein
galde mamizkoak!
Neuk e(re) gizon gaiztoak
dauzkat begiz joak,
begi eta mingaina zorrotz
zein miztoak,
eskuetan pistola
bonba ta aiztoak,
ez dakit gizon diran
baina bai gaiztoak. (BIS)

Zergatik diran ere
azaldu beharra,
zabaltzen dutelako
herrira negarra,
sarri guraso gabe
utzi dute haurra,
gizatasuna(re)n ordez
daukate indarra,
ta dirua da hoien
Jaungoiko bakarra. (BIS)

Gizon gaiztoen bila
ez joan mendira,
ez lagunen etxera
edo baserrira,
nonnahi beti dauzkazu
atzetik begira,
hoien bila ez zaitez
joan presondegira,
gizon gaiztoak beti
libre bizi dira. (BIS)