Bertsos - View details   To know more about this section

1990-02-10 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1990-02-10 Zestoa Jaialdia
Conductor
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Joxe
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Lehendabiziko lagundu zenuen neskaren etxe aurretik pasatzean zer burutazio izan dituzu.

Description

Melody
Eguna pasa nekean eta
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1990-02-10 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Lizaso

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Arrazoi dezu leiho batean
bakarrik zegon gaixua,
orduan neska gaztea zana
gaur dago amonatxua,
garai haietan ezagutu nun
hain leguna ta goxua,
gogoan daukat nun eman nion
lehendabiziko muxua. (BIS)

Meta ondoan hantxen geunden gu
biok lepotik helduta,
atean zegon zakur zahar hura
jarri zan hasarratuta,
zaunka ta zaunka ez zan isiltzen
txima danak harrotuta,
ta ama zaharra han etorri zan
farol haundi bat hartuta. (BIS)

Garai haietan ibiltzen nitzan
mutil formala(re)n moduan,
kongregazioko hiru-lau zinta
banebilzkin poltsikuan,
orain bezela pekatu ez zala
jakin izan bagenduan,
seguru egon guk e(re) orduan
zerbait egingo genduan. (BIS)