Bertsos - View details   To know more about this section

1990-09-15 Zerain Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1990-09-15 Zerain Jaialdia
Conductor
Aranburu, Antton
Bertsolaris / Authors
Gorrotxategi, Jose Luis
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Zer bertso bota diozu zure lantegiko makinari oporretatik bueltan?

Description

Melody
Zeru altuan zegoen Jaunak
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1990-09-15 Zerain Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Aldegin nuen zure ondotik
harroputz baten itxuran,
esaten nuen: «Hilabeteko
gu ikusi gabe udan»;
baina berriz e(re) elkartutzeko
ordua nola heldu dan,
bertsoz ez daukat esaterikan
zenbat gorrota zaitudan.

Hainbat urtean martxan zabiltza
oh! aurreko tornu zaharra,
taladrinaren usaia eta
olioa barra-barra,
begiratuta matrailetara
ixuritzen zait negarra,
ogia irabaziko bada
zugana bildu beharra.

Hainbat urtean ibili gera
iritziak trukatutzen,
zuk eman zerbait ta nik bultzaka
egunero burrukatzen,
ta hamar ordu ez ziren bela
gugandik behintzat pasatzen,
jubilatzea beste gauzarik
orain ez dizut eskatzen.