Bertsos - View details To know more about this section
1990-10-05 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi
Bertsoa entzun |
1990-10-05 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Une txar asko igaro dogu
ta gehiago be(re) badatoz,
guretzat ez al da izango inoiz
merezi dogun hainbat poz.
Nahiko tortura emon dauzkue
danok suntsitzeko asmoz,
egurra egur, zigorra zigor,
oraindik zutunik gagoz.
Geroa ikusi nahi genduke
argi, garbi ta seguru,
Euskadin euskaldunetan
bada hiru bat miloi inguru,
danok zutunik jarri gaituzten
hoiek kartzelan ditugu,
danak etxera ekartzea da
amnistiaren helburu.
Loraren oinarri izaten da
martiri askoren odola,
eureri esker biztutzen da
gaur abertzaleen axola,
hauteskundeak aurrean dira
alkartu gaitezen hola,
beti zutunik mantendu daigun
Euskal Herriko arbola.