Bertsos - View details   To know more about this section

1990-11-23 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1990-11-23 Elorrio Jaialdia
Conductor
Larrañaga, Aitor
Bertsolaris / Authors
Lopategi, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Nafarroan irrati euskaldunak bazterturik. Euskera «Lingua Navarrorum» ote?

Description

Melody
Oihan beltzean zoinen eder den
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1990-11-23 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Barri tristea dogunez gero
euskaldunentzat ezagun,
zenbait jenduza euskeran alde
sekula ez jaku ihardun,
garai batean deitzen ei eben
«La Lingua de Navarrorum»,
gure egunak etorri eta
horra zertan geldi jakun.

Gure kolpeen etorkizuna
sarritan dogu hutseko,
eta ez dakit zer egin leiken
gaur egunez konpontzeko,
lehengo asko ta gaurko horiek
danak alkarren antzeko,
geure arima hil nahi dauskue
Euskadi menperatzeko.

Baina badauka gertaera horrek
bihotzetan ikutua,
Marti aldera barriro ere
kantu zolia(re)n kukua,
egunen baten zuek eta nik
pozetan ezagutua,
lurperatu nahi dauen haziak
ekarriko dan frutua.