Bertsos - View details   To know more about this section

1990-04-29 Gasteiz Sariketa [Bertsoa] / Pedro Bizkarguenaga "Bizkar", Abel Enbeita

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Prudentzio Deuna Saria (1. 1990. Gasteiz)
Performance
1990-04-29 Gasteiz Sariketa
Bertsolaris / Authors
Bizkarguenaga, Pedro "Bizkar"
Enbeita, Abel
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Abel Enbeita senarra da. Bere emazte Pedro Bizkarguenagak senarraren urtebetetzean poltsa beroa erregalatu dio.

Description

Melody
Hormatxoriak negu gorrian
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1990-04-29 Gasteiz Sariketa [Bertsoa] / Pedro Bizkarguenaga "Bizkar", Abel Enbeita

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Enbeita
Urte mordo bat elkarrekin guk
bizitzan emanik dana,
gaur berrogeita harnar urtekin
senarrak badauka lana,
ez da izaten erregalia
inoiz gustoko ez dana,
ondo ezagutzen nauzu ta beraz
eskerrik asko laztana.
Bizkarguenaga
Zuk badakizu nik maite zaitut
eta boltsik beroena,
nik eskeintzeko nuen ta daukat
aizu lagun itxaropena,
izorratuta duzu kanpoa
era berean barrena,
hau da senarra zuretzat dudan
oparirik hoberena.
A. Enbeita
Opari ona opa didazu
ene emazte liraina,
zure senarra gaurkoz honekin
konformatutzen da baina,
berotasuna behar nuela
uste zendun alajaina!
Nahizta oraindik indarrik dudan
zu berotutzeko aina.
Bizkarguenaga
Holakorikan ez zazu pentsa
ez orain ezta egundo,
zu baino senar beroagorik
ez da munduan izango,
ta zuretzako prestu daukadaz
hemengo edo ta hango,
nik maite zaitut ta horregatik
gura zaitut zaindu ondo.
A. Enbeita
Eskerrik asko lehen ere esan
dizut nik bertso batean,
gaur arte biok bizi izan gara
zoriontsu ta pakian,
hara gaurkoan zer uste dudan
erregalia hartzian,
zeuretzat ez al dan bero hori
neri eman aitzakian.
Bizkarguenaga
Bero kontutan egiten dogu
hemen hamaika abusu,
ta arlo hortan joan behar da
beti pausuz eta pausu,
ni hotz nagola esan dozu ta
zuk arrazoia daukazu,
lehenengo senda egin zaitez ta
gero berotuko nauzu.