Bertsos - View details   To know more about this section

1990-11-24 Ormaiztegi Jaialdia [Bertsoa] / Patxi Iraola

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1990-11-24 Ormaiztegi Jaialdia
Bertsolaris / Authors
Iraola, Patxi
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Txindokitik Aizkorrira hiru bertso.

Description

Melody
Zuk badakizu gure txikia
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1990-11-24 Ormaiztegi Jaialdia [Bertsoa] / Patxi Iraola

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Txindoki ta Aizkorriruntza
nago begira egonik,
eta berdintsu zenbait alditan
Aizkorri aldera joanik,
jaio ta gero urte guztiok
hementxe daramazkit nik,
ta ez dut pentsatzen mundu guztian
toki hoberik badanik.

Toki menditsu edo aldapa
ez da ordeka lisua,
muino haundiak eta tontorrak
eta harkaitzez pisua,
baina bestetik gure sakon hau
babesa eta goxua,
ez dago nunnahi bilatutzerik
holako paradisua.

Eta holaxe goraldu nahi det
hainbat maite baidut bera,
jaio ezkeroz hemendik urrun
ez naiz askotan atera,
eta berriro izango banu
berriz jaiotzeko era,
nahiago nuke bertantxe sortu
berriz bizi izatera.