Bertsos - View details   To know more about this section

1990-08-03 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Millan Telleria

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1990-08-03 Andoain Jaialdia
Conductor
Garzia, Joxerra
Bertsolaris / Authors
Telleria, Millan
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Etxe bat eraiki duzu, non eta Albisturren; jendeak galdetzen du: zer du Albisturrek besteek ez dutena?

Description

Melody
Amodioa gauza tristea
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1990-08-03 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Millan Telleria

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Jendeak hala galdetzen dula
ta galdetu dek herorrek,
harenganako zerbait bazeukat
emana ez zekiat zerk,
beste herriek ez daukatena
zer ote dun Albisturrek,
harenganako maitasun hori
nere barrendik zetorrek. (BIS)

Alde batetik baso zabala
beste aldetik Ernio,
sakan batean dago herria
bi espalda hoiek medio,
eta zergatik hara joan eta
bizitza koka serio,
hondartzak ere hango harriek
hainbat ez dute balio. (BIS)

Harenganako maitasun hoiek
zergatik ta nolaz di(r)an,
gaztetan sortu eta gerora
kanpora bidea nian,
astakeri(re)n bat egin dudala
jendeak dio agian,
ni sortutako leku berean
haurrak zeuzkeat kabian. (BIS)