Bertsos - View details   To know more about this section

1990-08-15 Mañaria Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1990-08-15 Mañaria Jaialdia
Conductor
Unzalu, Unatx
Bertsolaris / Authors
Lopategi, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Gaur konturatu zera zure semea droga munduan sartuta dagoela.

Description

Melody
Ortzia dakust beltzez jantzia
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1990-08-15 Mañaria Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hau dugu berrietan tristeena
itzela eta iluna,
etxean semerik maiteenak
aspaldi sartu diguna,
etorri zaite aitarengana,
etorri ene kutuna,
zein izan dogu droga mundura
horrela sartu zaituna?

Zuregan hainbeste amets eder
sortzetik egin genduan,
arazo triste horrexen berri
jakin dogu beranduan,
seme, arazo tristeak sarri
gertatzen dira munduan,
baina pentsatu zeure aitatxo
beti dozula onduan.

Norbaitek beneno zital hori
ekarri eutzun eskeintzan,
pausua sarri usterik gabe
erratzen dogu bizitzan,
bueltatu zaitez lehengo bidera,
jarri aitaren gerizan,
bizio zital hori utzita
Euskal abertzale izan.