Bertsos - View details   To know more about this section

1990-09-08 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1990-09-08 Mutriku Jaialdia
Bertsolaris / Authors
Iztueta, Joxe Miel "Lazkao Txiki"
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Ume gutxi jaiotzen dela eta, Gobernuak solteroei inpuestoa aldatu die. Zer iduritzen zaizu?

Description

Melody
Adixkidia Andoaindikan
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1990-09-08 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Aspaldi hontan Gobiernua
ez dago oso trankila,
haurrak eskaxten doazela ta
jarri duten iskanbila,
hoinbeste goma eta pildora
ta horrenbeste pastila,
hori kendu arte alperrik
dabil fameli gehioren bila.

Mutil zaharrari multak botatzen
hori beti (e)re errez da,
nik andrerikan ez daukat eta
horrekin det mila kezka,
ta ezkonduak behar bezela
zuek egizute festa,
ai ume gutxi jaiotze hori
mutilzaharren kulpa ez da.

E(g)ingo nukenez egon izan naiz
frankotan edo askotan,
andre ezkondu bat jarriko balitz
ni probatzeko asmotan,
baina pentsatu haur gutxirena
ez da damua frankotan,
neuk ere oraindik e(g)ingo nituzke
auzoak mantentzekotan.

Neri kendu hor inpuestua
jarri dezuten moduan,
penetan nago hazirik utzi
ez detelako munduan,
emakume bat baldin balego
probatutzeko goguan,
zita eder bat egingo degu
hemendik jetxitakuan.