Bertsos - View details   To know more about this section

1990-12-16 Idiazabal Jaialdia [Bertsoa] / Florentino Goiburu

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1990-12-16 Idiazabal Jaialdia
Conductor
Urretabizkaia, Pello
Bertsolaris / Authors
Goiburu, Florentino
Exercise
Bakarka eskertzea
Proposed topic
Eskertza.
Gaiari oharrak
Saioaren bukaeran herriko semea den Goiburuk bai bertsozaleak, bai bertsolariak eta jaso zitun
hainbeste opariren emaileak eskertu zituen.

Description

Melody
Eguna pasa nekean eta
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1990-12-16 Idiazabal Jaialdia [Bertsoa] / Florentino Goiburu

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gaur hemen danak ikusten ditut
nik gu goraldu nahikoak,
ta jasotako erregaliak
ez dira nolanahikoak,
ez dakit hainbat merezi gendun
etorri geran bikoak,
gutxiagokin ere egingo
zinuzten gurekikoak. (BIS)

Hauxen da jende jatorra eta
hauxen da jende apala,
beste bertso hau bota behar det
orain nola edo hala,
etorri arte ez nuan uste
hainbeste izango zala,
besteak aski ez diralarik
azkenerako moxala*. (BIS)

Esker beroak omen egunez
gugaz ez zarete ahaztu,
ni gutxi izan eta eskuak
sariekin aberastu,
nerbioekin egonagatik
hemen larri eta estu,
etorritako pena haundirik
gaur Goiburu honek ez du. (BIS)

Portatu zaigu sorterrian da
bertsolari elkartean,
omen hau geuri eskeinitzeko
Idiazabalgo partean,
soinu, txistu ta bertsolariak
diradelarik tartean,
gaurko eguna ez zait ahaztuko
bizirik nagon artean. (BIS)